XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
14.3. Gizarte-segurantzaren prestazio osagarriak: Langabezia LANGABEZIA-PRESTAZIOA-Baldintzak:
* Gutxienez 12 hilabetez kotizatu izana, langabezia-egoeraren aurreko 6 urteetan.
* Legez langabezian egotea, ondoko arrazoiengatik:
-Erregulazio-espedientea.
-Kaleratze kolektiboa.
-Enpresarioaren heriotza, erretiroa edo ezintasuna.
-Diziplina-arrazoiengatik kaleratzea.
-Aldi baterako kontratua iraungitzea.
-Lekualdatzeagatik edo lan-baldintzak aldatzeagatik langileak borondatez kontratua deuseztatzea.
-Lanaldia 1/3 baino gutxiagora murriztea.
- Prestazioaren iraupena:
* Lan-harremana iraungi den dataren aurreko 6 urteetan kotizatutako denboraren araberakoa da.
-Zenbatekoa:
* Oinarri erregulatzailearen %70, lehenengo 180 egunetan.
* Oinarri horren %60, 181 egunetik aurrera.
LANGABEZIA-SARIA-Onuradunak:
* EINen lan-eskaintzei uko egin ez dieten eta gutxieneko soldataren %75 baino errenta txikiagoa duten langabetuak.
- Jasotzen duten diru-laguntza:
* Langabezia-prestazioa agortu bazaie eta familia-ardurak badituzte:
24 edo 30 hilabete (45 urtetik gorakoak).
18 edo 24 hilabete (45 urtetik beherakoak).
* Gutxienez 360 eguneko langabezia-prestazioa agortu bada, 45 urtetik gorakoa bada eta familia-ardurarik ez badago: 6 hilabete.
* Espetxean gutxienez 6 hilabete egon bada, eta prestazioaren eskubiderik gabe: 18 hilabete.
* Prestaziorako eskubiderik ez duten emigratzaileak, atzerrian gutxienez 6 hilabete lan egin badute: 18 hilabete.
* Baliaezintasun iraunkorraren egoeraren ondoren lanerako gai deklaratu dena: 18 hilabete.
* Prestaziorako eskubiderik gabeko langabetuak, gutxienez 3 hilabete kotizatu badute eta familia-ardurak badituzte:
3 hilabete kotizatuta 3 hilabete
4 hilabete kotizatuta 4 hilabete
5 hilabete kotizatuta 5 hilabete
Prestaziorako eskubiderik gabeko langabetuak, gutxienez 6 hilabete kotizatu badute eta familia-ardurarik gabe: 6 hilabete.